XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bedoñabe Erdikoa (San Andres)

Baserriz Baserri

San Andres auzuen, Polmetasa eta Elektrokikie bittartien pabelloiz inguraturik dau Bedoñabe Erdikoa basarrixe, Axeri izenaz ezaunaue dana, lehen lur goxo eta emonkorren artien euena eta laster galduko dan Mundraue zaharreko beste etxe bat.

Pasau barri die 100 une Arregitar familixiek etxe hau erosi ebela, Bixente Arregi Azurmendik.

Eta famelixa hau 100 urte lehenau bertan bizi zan konstantzie be, gerra ostien, 1945 inguruen, sagardotegi moduen jentiendako zabalik egon zan; itxurie dauenez gainera lehenengokuetan bentzet egundoko arrakastiaz.

Eurek sagastixek baeukien baiñe publikuen eskarixei erantzuteko kanpotik ekarri biher izeten euen sagarra, Ezkiogatik.

San Andres guztiko lurrak onak izen die labrantzarako.

Eta Axeritik ortu jenero astokada asko eruen izen zien plazara

1945ien bertako semie Juan Arregi Etxabe etxera ezkondu zan Eugeni Zuazubiskar Larrañaga Mietzerrekako Txoxako alabiaz.

Bi alaba izen zittuen, Juana Mari eta Miren.

Aurreko generaziñuen Juanek hamar anai-arreba euki zittuen, Mundrauen hain ezaunek dien Axeritarrak.